Type and hit enter
Zerbitzua eta Kalitatea
MECANIZADOS BAIKOR S.L.-ren helburua kalitate hoberena eskaintzea da, ahalik eta zerbitzu onenarekin batera.
Ondorioz, gure lana produktu bikain bat fabrikatzean datza, bezeroak eskatutako epe eta baldintzak betez.
Ahalik eta zerbitzu hoberena eskaintzera konprometituta gaude, gure bezeroaren betetasuna lortu ahal izateko.

Kalitatea, egiaztapena eta kontrola
MECANIZADOS BAIKOR, S.L.-k, arrakastarekin amaitu du ISO 9001 araua prozesuaren inplantazioa.
Kalitatezko gidaliburuaren jabe da, bertan produkzio prozesuan erabili beharreko prozedimendu ezberdinak batzen dituelarik.
Bestalde, kontrolerako beste elementu batzuk ere baditu, hala nola: galgak, kalibreak, rugosimetroak, durometroak, barnealderako eta kanpoalderako mikrometroak, etb.
Produkzio prozesuan ezarritako kontrol guztien ondorioz fabrikatutako pieza guztien kalitatea eta fidagarritasuna bermatzen da.
Egiaztapen eta kontrolerako neurgailu moduan, potentzia handiko software batekin osatutako eta kamera isobarikoan ezarritako DEA koordenada bidez, neurketarako 3D makina aipatuko dugu. (X2500, Y1500, Z1000)