Skip links

Baikor mekanizatuak

Mecanizados-Baikor-icono

Mecanizados Baikor, S.L. enpresaren aktibo printzipalak bere langileak dira, erabat gaituak eta helburu enpresarialekin guztiz identifikatuta daudenak.

Baikorren bikaintasunaren kultura sustatzen dugu: filosofia gisa hobetze jarraitua duen giza taldearen osaeran, zein gure produktuen kalitatean

Gure ekintzarako gaitasuna eta etorkizunarekiko dugun anbizioa elkar konbinatuz, merkatuko demandak estaltzeko beharrezko gaitasun produktiboarekin batera, gure sektoreko erreferentzian bilakatu gara.

Historia

Hiru hamarkada baino gehiagoko esperientzia doitasuneko mekanizazioa, muntaketa eta mihiztadurak egiten.

1992

SORRERA

Mecanizados Baikor, S.L. 1.992. urtean jaio zen mekanizazio munduan esperientzia sakona zuten pertsona taldeak bultzatuta. Hauen helburua, kalitatezko produktuak prezio lehiakorretan eskaintzea zelarik, Automozioaren arloan batez ere.
2003

KOKAPEN BERRIA - ZABALKUNTZA

Mekanizazio jardueraren eskariaren handiagotzearen ondorioz, 2003. urteaz geroztik Arrasateko Markulete industrialdea, Telleria Kalea, 2ko solairu moderno eta berrian kokatzen da. Solairu berri honek 1.500m² tako azalera du; 1.100 m² produkzio prozesuari bideratuta eta gainontzeko 400 m²-etan bulego eta beste instalazioak kokatzen dira.
2007

3D DISEINUAN FABRIKATZEKO MAKINARIA

2007. urtean piezak 3D diseinuan fabrikatzeko makineria berria lortzen dute. Inbertsio honen ondorioz, aeronautika bezain sektore zorrotzetan gure lekua bilatzeko gai izan gara.
2011

ERBESTERA BEGIRA

Baikor Frantzia eta Alemanian esportatzen hasten da, nazio bietan bezero berriak kontsolidatuz.